2014/02/08

JOXEMARI MORZILLO ( MORKOTS) , ilustratzaile eta marrazkilariaren aurkezpena DBHn.

" Nire alabak ez dauka erremediorik" libura irakurri genuen gabonetan, eta ilustratzailea Altsasuarra izanik, gurera ekartzeko aukera izan dugu. Berak gure irakurgaiaren ilustrazioaren prozesua nolakoa izan zen azaltzeaz gain, marrazkilaritzaz eta egun esku artean duen proiektu berriaz hitz egin zigun. Izan ere, euskal produkzioa izango den filma bateko pertsonaiak ezezik, bertako dekorazioa irudikatzen ari baita. Honela, lanbide honen zoko - mokoak hobeki ezagotzeko aukera eman digu Joxe Marik. Mila esker gure ikastolara etortzeagatik!!!

2014/01/27

" NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK" Antxine Mendizabal eta Morkots.

Hona hemen gabonetan irakurgai izan dugun liburuaren inguruan idazleak egiten duen laburpena eta baita gure ikastolako ikaslea izandako Joxe Mari Morcillok, ilustratzaileak, esperientzia horren arira esandakoak.

EUSKAL MORFOSINTAXIAREN LABURPENA

2014/01/10

PIDGINAK

Kike Amonarrizek ostiral arratsaldero " Tribuaren berbak" izenarekin euskaren alderdi desberdinak ( erabilera, zoziolingusitika, motibazioa...) jorratzen dituen saioa eskaintzen digu ETB 1n. Horietako batean " Munduan hizkuntzak mila" unitatean ikasi ditugun kontzeptu soziolinguistikoetako baten azalpena modu erraz batean azaldu zigun.Hona hemen bideotxoa: