2013/10/10

EUSKARAREN JENDEA

Heldu den 17an Iruñeko Golem Baiona zinematokian, Xamarrek idatzitako “Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza” liburuan oinarritutako dokumental-sortaren aurkezpena izango da.Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu eta ikus-entzunezko esparruan dagoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek zabalpenerako duen dohaina baliatuz. Proiektu interesgarri honen inguruko informazio gehiago “Euskara Jendea” webgune ofizialean aurkituko duzu: http://www.euskarajendea.com Beraz, gogoratu hitzordua hilaren 17an, ostegunean, izanen dela Iruñeko Golem Baiona zinematokian arratseko 19:30ean. Sarrera doakoa izanen da eta aretoa bete arte sartu ahal izanen da.