2013/10/10
EUSKARAREN JENDEA
Heldu den 17an Iruñeko Golem Baiona zinematokian, Xamarrek idatzitako “Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza” liburuan oinarritutako dokumental-sortaren aurkezpena izango da.Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu eta ikus-entzunezko esparruan dagoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek zabalpenerako duen dohaina baliatuz.
Proiektu interesgarri honen inguruko informazio gehiago “Euskara Jendea” webgune ofizialean aurkituko duzu: http://www.euskarajendea.com
Beraz, gogoratu hitzordua hilaren 17an, ostegunean, izanen dela Iruñeko Golem Baiona zinematokian arratseko 19:30ean. Sarrera doakoa izanen da eta aretoa bete arte sartu ahal izanen da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.