2016/12/02

EUSKARAREN EGUNAREN INGURUAN EGINDAKO HAINBAT EKINTZA

GUre ikastola adreiluz adreilu konpromisoz, euskararen aldeko mezuez...bete dugu. Gainera, Imanol Urbietaren abestia ikasi dugu ikastola osoan eta tutoritzetan ere lanketa desberdinak egin ditugu. AH! ETa OSKAR ESTANGA etorri zen LH eta DBH ra euskaraz abestuz, errimak eginez...nola disfrutatu daitekeen ikusteko. Hau da, EUSKARAZ BIZITZEN IKASTEN ARITU GARA!!!

EUSKARAREN EGUNA 2016 IÑIGO ARITZA from erkuden@inigoaritza.eus on Vimeo.

2016/11/17

DBH 3: MIKRO-IPUINAK

DBH 3n " Gezuarrak idazteko artea" unitatearen barruan "mikro-ipuinak" idazten aritu gara. Irakurri eta gozatu!!

2016/11/05

DBH 2. MAILAKO ZUBIA: MOTIBAZIOA LANTZEN.

EIBZ-tak DBH 2n mailako ikasleei bideratutako " ikasleen motibazioan eragiteko ikerketa eta esku-hartzea" deituriko ekimenaren barruan egindako jarduera duzue ondokoa. Munduko hizkuntzen hiztun kopurua eta Nafarroako hainbat herritako euskaldun kopuruaren inguruan hausnartzen aritu behar izan zuten ikasleek pirañaz beteriko ibai batean.