Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas

2018/04/10

AITOR OVEJEROK 2017KO MIKRO-IPUIN LEHIAKETAN OHOREZKO AIPAMENA ESKURATU DU.


 

 

Eusko Kultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolatzen dute sariketa, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren laguntzaz. 

Gure ikastolatik DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek parte hartu dute, eta guztira 64 zentroko 1.056 ikasle.

Aingeru Epaltzak, Inma Erreak, Itziar Diez Ultzurrunek, Fertxu Izquierdok eta Jon Abrilek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik kategoria bakoitzeko irabazleak eta ohorezko aipamenak aukeratu dituzte.

Guztira 24 lan saritu dituzte. Tartean, Iñigo Aritza Ikastolako Aitor Ovejeroren " Hiltzailea". Azken lan horrek ohorezko aipamena jaso du.

Saritutako egileek diploma eta Pamiela argitaletxearen liburu sorta bana jasoko dute, apirilean ikastetxeetan eginen diren ekitaldietan. Zuriñe Hidalgoren bisita izanen dute. Gainera, egile horien guztien ipuinak biltzen dituen liburuxka argitaratuko dute, baliabide didaktiko moduan erabiltzeko gisan.

ZORIONAK, AITOR!!!






2017/04/25

X . Mikro ipuin lehiaketaren irabazleen zerrenda, dagoeneko publiko egin dute. Helbide honetan ikusi dezakezue:

2017/04/02

MIKRO-IPUINEN LEHIAKETAN OHOREZKO AIPAMENA!!!


DBH 3 eta DBH 4 ko ikasle batzuk Pamiela argitaletxeak antolatutako Mikroipuin lehiaketan parte hartu zuten. Ipuin polittak idatzi genituen, eta Haritz Goikoetxea ikasleak  Ohorezko Aipamena eskuratu du bere " Elurra" ipuinarekin. Zorionak guztioi eta zorionak, Haritz!