2019/02/19

IRAINAK EUSKARAZ


IRAINAK EUSKARAZ

Okerra da euskaraz irainik ez dagoelako ustea. Topiko bat da. Oso errotuta dagoen topiko bat, ordea. Euskarazko 140 irain bildu ditu BERRIA Bizik, eta zerrendak jarrai lezake, nahi izanez gero. euskaraz iraintzea. Izane ere, euskaraz ere iraindu daiteke. Gogoa behar da; ez iraintzeko gogoa, baizik eta euskaraz egiteko gogoa.

2018/04/10

AITOR OVEJEROK 2017KO MIKRO-IPUIN LEHIAKETAN OHOREZKO AIPAMENA ESKURATU DU.


 

 

Eusko Kultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolatzen dute sariketa, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren laguntzaz. 

Gure ikastolatik DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek parte hartu dute, eta guztira 64 zentroko 1.056 ikasle.

Aingeru Epaltzak, Inma Erreak, Itziar Diez Ultzurrunek, Fertxu Izquierdok eta Jon Abrilek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik kategoria bakoitzeko irabazleak eta ohorezko aipamenak aukeratu dituzte.

Guztira 24 lan saritu dituzte. Tartean, Iñigo Aritza Ikastolako Aitor Ovejeroren " Hiltzailea". Azken lan horrek ohorezko aipamena jaso du.

Saritutako egileek diploma eta Pamiela argitaletxearen liburu sorta bana jasoko dute, apirilean ikastetxeetan eginen diren ekitaldietan. Zuriñe Hidalgoren bisita izanen dute. Gainera, egile horien guztien ipuinak biltzen dituen liburuxka argitaratuko dute, baliabide didaktiko moduan erabiltzeko gisan.

ZORIONAK, AITOR!!!